PROGRAMA ETA ORDUTEGIA :rolling

Adrián Irisarri
Dioramak

Datak

Ekainaren 20a, 21a, 25a, 26a, 27a, 28a [11:00h-18:00h]

Kokapena

San Martin Gotzaina elizako arpepekoan (atarian)

Edizioa

rolling [2026]

Adrián Irisarriren proposamen artistikoa bere Nafarroako jaioterriko iruditeriarekin duen harreman intimoaren inguruan artikulatzen da. Dioramak izenburupean, lanak eszena edo paisaia baten proportzioen alterazioan oinarritutako joko bisual bat proposatzen du. Interbentzio honetan, elizako arkupea eraldatu egiten da, giza eta animalia irudiek populatutako paisaiak eta guneak birsortzen dituzten maketa txikiak txertatuz.

Eskalekin jolastuz eta horiek aldatuz, artistak desplazamendu kontzeptual bat eragiten du, espazio publikoan fikzioari eta fantasiari leiho bat irekiz. Modu honetan, ikuslea pertzepzio ariketa batera gonbidatzen dio, bere presentzia mundu txiki horien barruan proiektatuz. Instalazioaren ardatz nagusia formatu handiko argazki bat da; argazki horrek Iruñeko Taconerako Usotegia dokumentatzen du, 2015ean desagertutako tokiko paisaia-mugarria. Dimentsio ornitologiko eta vernakular hau txantxangorrien irudi txikien ezkutuko presentziarekin sendotzen da. Era berean, bankuak eta egitura askea estaltzen duen lonpak eredu apaingarri errepikatu bat dute; diseinu hori autorearen bizilekuko hegazti espezifiko baten abstrakzio progresibotik eta depurazio formaletik eratorria da. Azkenik, piezak artistaren ibilbidean errepikatzen den estrategia bat dakar: bere gorputza sortutako diegesiaren barruan pertsonaia gisa txertatzea. Oraingoan, autoreferentzialtasun performatibo hori eskaileraren irudian zein instalazioa osatzen duen proiekzio bisualean gorpuzten da.

 

Adrián Irisarri (Garinoain, Nafarroa, 2001). Arte plastikoetako artista. EHUko Arte Ederretan graduatua, urtebete geroago pintura masterra egin zuen fakultate berean. Bere praktika irudiaren eta eszenografiaren inguruan garatzen da, norberaren lurraldearen interpretaziotik, harekiko afektutik eta haren eraikuntzatik aktibatzen diren fikzioetatik abiatuta.

INSTAGRAM

Adrián Irisarri Adrián Irisarri Adrián Irisarri Adrián Irisarri Adrián Irisarri