PROGRAMA ETA ORDUTEGIA :rolling

Fernando Renes
Una societat espiritualment lliure...

Datak

Ekainaren 20a, 21a, 25a, 26a, 27a, 28a [11:00-18:00h]

Kokapena

Krutzeperio

Edizioa

rolling [2026]

Fernando Renesen interbentzioa Kristo Kurtziperion kokatzen da. Arkitektura mota hau deboziozkoa da, tradizioz parrokia-tenpluen inguruetan kokatua. Testuinguru garaikidean, penitentziari eta purifikazioari lotutako jatorrizko funtzioa urtaroko komunitate-erabileretara aldatzen da.

Hemen, artistak era askean aurkezten ditu lehendik zeuden hainbat zeramika-pieza, gaur egungo gaiei buruzko marrazki eta esaldi laburren eduki-ontzi gisa funtzionatzen dutenak, euskara, gaztelania eta katalana tartekatzen dituen hibridazio linguistikoaz baliatuz. Aldi berean, arkitektura honetarako propio egindako formatu koadrangularreko bi mosaiko poliptiko handik betetzen dituzte alboko hormak.

Ezkerrean dagoen mosaikoak erakusketari izenburua ematen dion esaldia osatzen du, autorearen kokapen kritiko gisa funtzionatuz, aipamen hau txertatzean: “Una societatespiritualment lliure és ingovernable” (Espiritualki askea den gizarte bat gobernaezina da). Keinu honen bidez, Renesek espazioaren karga historikoa instrumentalizatzen du espiritualtasunari buruzko hausnarketa garaikide bat proposatzeko, koadrantearen diseinuaren barruan “borobila” eta “triangelua” hitzak sartuz. Hitz hauek osotasunaren eta trinitatearen nozioetara kontzeptualki garamatzaten forma geometrikozko erreferentzia zuzenak dira, baina irudikapen piktorikotik beharrean, grafiatik bertatik planteatuta.

Formari dagokionez, inprimatze digitaleko karaktereen estetika emulatzen duen tipografia analogiko baten erabilera nabarmentzen da. Buztin egosiaren gainazal organikoak software-diseinuaren itxura eta eskuzko trazuaren inperfekzioa gainjartzen ditu, elkarrizketarako objektu bat planteatzen duen eta zeramika-jarduera ardatz gidari gisa berreskuratzen duen erro historiko eta sinbolikoa markatuz.

 

Fernando Renes (Covarrubias, 1970) Bilbo eta Covarrubias artean bizi da eta egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1994) eta Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean (2017). 

Bere praktika 90eko hamarkadan hasi zen, marrazketa eta animazioa bitartekari nagusitzat hartuta. New Yorken eta Erroman 17 urtez bizi ondoren, 2014an Espainiara itzuli eta zeramika landuko du, bere piezei euskarri tridentsional eta vernakularra emanez. 

Banakako erakusketak aurkeztu ditu hainbat gunetan, besteak beste: El Brocense aretoa (Cáceres, 2026); Iruñeko Ziudadalako Polborina (2025); Nexo990 gunea (Monzón de Campos, Palencia, 2024); MUSAC Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa (León, 2022); Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Iruñea, 2021); BilbaoArte Fundazioa (Bilbo, 2019); CAB Caja de Burgos Arte Zentroa (Burgos, 2019); Genalguacil Pueblo Museo (Málaga, 2024 eta 2017); DA2 Salamanca (2015); La Casa Encendida (Madril, 2006) eta TRANS>area (New York, 2005). 

Haren lana bilduma garrantzitsuen parte da, hala nola: Botín Fundazioa (Santander); La Panera Arte Zentroa (Lleida); Federico García Lorca Fundazioa (Granada); MUSAC Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa (León); Artium Museoa–Eusko Jaurlaritza Bilduma (Vitoria–Gasteiz) edota Queens Museum of Art (New York).

Hainbat argitalpen espezializatutan ere agertzen da bere lana, esaterako, 100 artistas españoles (EXIT, 2008) edo Vitamin D, New Perspectives in Drawing (Phaidon, 2005) liburuetan.

 

BARO GALERIA

ESPACIO MARZANA

INSTAGRAM

 

 

Fernando Renes Fernando Renes Fernando Renes Fernando Renes Fernando Renes Fernando Renes Fernando Renes