PROGRAMA ETA ORDUTEGIA :rolling

Saioa Olmo
Hiperstizioak Arrietan

Datak

Ekainak 20 & 21: 11:00-14:00 / Ekainak 26 & 27: 17:00-20:00

Kokapena

Frontoiko probalekuan

Edizioa

rolling [2026]

Saioa Olmoren interbentzioa udal pilotalekuko probalekuan kokatu da; bertan, barrutian duten ohiko kokapenetik ateratako hiru idi-demako harri jarri dira nahita. Erakusketa-jardunaldietan zehar ordu zehatzetan, gailu honek elkargune gisa funtzionatu du, eta bertan bizilagunekin eta bisitariekin elkarrizketak sortu dira, Arrietako landa-testuinguruan bienal garaikide bat ezartzeak dituen pertzepzio, itxaropen eta inplikazioei buruz.

Gizarte-ikerketako proiektu honek Hiperstizioak Arrietan du izenburua. Proposamenaren esparru teorikoak “hiperstizio” kontzeptura jotzen du; hau da, errealitatearen elementu katalizatzaile gisa funtzionatzen duen sinesmen funtzionala, hots, komunitate batek modu sistemikoan bereganatu eta imajinatzean, azkenean gauzatu eta lurraldean ondorio errealak sortzen dituen fikzio edo ideia kolektibo bat. Metodologiari dagokionez, lanak prozesu- eta antzezpen-luzaera (performatiboa) du. Erakusketa-jardunaldietan zehar, ordu zehatzetan parte hartzera irekitako elkargune gisa funtzionatzen du. Saio hauek audioan erregistratu dira, eta, horrela, komunitatearen ahozko lekukotasunek pieza ehuntzen eta formalizatzen dute denbora errealean. Horrela, proiektua gizarte-ehunari agentzia ematen dion lan bizi gisa sendotzeaz gain, bere ondorioek diagnostiko kualitatibo giso eta gida estrategiko gisa funtzionatzen dute komisariotza-taldearentzat, bienalaren etorkizuneko edizioen diseinu kontzeptualari begira.

 

Saioa Olmo (Bilbo, 1976) artista, ikertzailea eta arteko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Partaidetza eta elkarlan prozesuekin, zein jokabidearen, komunikazioaren eta antolakuntzaren teknologia erlazionalekin esperimentatzen duen praktika artistikoa garatzen du.

Bere proiektuak maiz honako formatu hauetan gorpuzten dira: talde-ekintza performatiboak, egunerokoa arrotz bihurtzeko gailu erlazionalak, eraikuntza kolektiboko prozesuak, ibilbide gidatuak, instalazio interaktiboak, ikus-entzunezko formatuak edota elkarrizketa-topaketak.

Hainbat lan-ildo jorratu ditu honako gai hauen inguruan: identitate kolektiboa eta lurraldea (Euskadi™, Vuelven las Atracciones eta Transnacional proiektuak), generoa eta feminismoa (Wiki-historias proiektua, zein Plataforma A eta Pripublikarrak taldeekin egindakoak) eta desiraren mekanismoak (Deseos Indisciplinados, La Casa del Mago eta Eromecánica). Gaur egun, etorkizuneko belaunaldiekiko interakzioa (Susurrando el futuro), jatorri ezberdineko eragileen arteko transakzioak (Conversando con el Parque de Doña Casilda eta Fuimos nosotras) eta teknologia erlazionalak (Transarte) landuko ditu.

 

 

INSTAGRAM

WEBSITE

 

 

Saioa Olmo Saioa Olmo Saioa Olmo Saioa Olmo Saioa Olmo