Arrietan Biennial arte garaikideko nazioarteko plataforma bat da, 2026ko ekainean Arrietan (Bizkaia) sortua.
Artea eskuragarriagoa egiteko, kultura deszentralizatzeko eta landa-ingurunearekiko loturak sendotzeko bokazioz jaio da. Bere erritmo propioan, intentsitate handiko uneak entzute-, oihartzun-eta hausnarketa-aldiekin uztartzen ditu. Bienaleko urteak artisten, lurraldearen eta komunitatearen arteko harreman berriak sustatzen dituzten artelan, topaketa eta esperientzien ospakizun bihurtzen dira. Tarteko urteak, aldiz, patxadazko denbora gisa ulertzen dira: bizitakoaren arrastoak jaso, prozesuak hausnartu eta argitalpen, solasaldi zein bestelako topaketa-formatuen bidez ikerketa eta elkarrizketa sustatzeko uneak dira.
Uhin baten modura, bienala elkarren segidako bulkaden bidez hedatzen da; horrela, edizio bakoitzaren mugak gainditu eta denborarekin memoria partekatu bat eraikitzen du, Arrietarekiko eta haren ingurunearekiko loturak gero eta gehiago sakonduz.
Número de Registro AS/B/26368/2025
Zameza Auzoa 52c
48114 Arrieta, Bizkaia
NIF: G23927080
admin@arrietanbiennial.com
Jasone Miranda-Bilbao
jasonemb@arrietanbiennial.com
María Goirigolzarri
maria@arrietanbiennial.com