Sandra Cuestaren proposamena D.U.S.T. 1 izenburuko soinu-pieza batean datza, eta haren denbora-aktibazioa tarteka egiten da eguneko hiru saiotan (12:00etan, 17:00etan eta 17:30ean).Lana site-specific interbentzio gisa planteatzen da, Arrietako pilotalekuaren arkitektura- eta akustika-propietateekin harreman estuan osatua eta modulatua. Pilotak kirol-instala-zioko hormen aurka egiten duen kolpea eta errebotearen inguruko erreferente kontzeptual eta erritmikoa hartuta, artistak espazio publikoa erresonantzia-kutxa monumental bihurtzen du.
Cuestak aurreko proiektuetan inguruko soinuak erregistratzen zituen ondoren editatzeko eta lagintzeko (sampling), baina D.U.S.T. 1 osorik digitalki sortua izan da. Audioa editatzeko eta sintetizatzeko programen bidez, artistak pilotak pilotalekuko hormaren aurka egiten duen kolpearen soinu lehorra modu digitalean emulatu nahi du. Horrela, lanak ohiko arkitekturaren espazio- eta funtzio-pertzepzioa aldi baterakorako aldatzen duen abstrakzio erritmiko bat formalizatzen du.
Sandra Cuesta Aizkorbe (Hondarribia, Gipuzkoa). Bere praktika artistikoak eskultura du abiapuntu, soinua eta irudikapen prozesuetako gorputzaren dimentsioak arakatzeko. Haren proiektuak Atoi, Flex edota ERTZ bezalako gune eta jaialdietan gorpuztu dira.
Sorkuntzarekin batera, inguruko artisten arteko loturak ehuntzen dituzten egitasmoak bultzatu ditu. Hurbilketa prozesual eta kolaboratibo baten bidez, arteak esperientzia kolektibo gisa dituen palanka eta aukeretan jartzen du fokua.