Arrietan Biennial-en lehen programa publikoa, rolling, Brian Massumik Parables for the Virtual: Movement, Affect, Sensation (2002) lanean formulatutako intuizio batean oinarritu zen: mugimendurik ez da erabateko geldotasunetik sortzen. Zerbait mugitzen has dadin, aldez aurretik bibrazio bat, zirkulazioan dagoen energia bat, dena martxan jartzeko gai den hasierako indar bat egon behar da.
Ideia hori abiapuntu hartuta, rolling-ek bienala hasiberriko mugimendu gisa inauguratu zuen, arte garaikidearen, lurraldearen eta komunitatearen arteko harreman iraunkorra eraikitzen hasteko lehen keinua eta atarikoa bihurtuz. Komisariotza-lanaren helburua topaketa horiek ahalbidetzea izan zen, testuinguruarekin elkarrizketa emankorra sortzeko gai ziren artista talde batekin lan eginez, eta obrek aukeratutako espazioen, bertako biztanleen eta bisitarien artean ustekabeko harremanak sortzeko duten gaitasunean konfiantza jarriz.